BATXILERGOKO IKASLEAK IRUÑA-VELEIAKO AZTARNATEGIAN
Azaroaren 20an BATXI.II-ko Geografiako eta Latineko ikasleek irteera egin zuten Iruña-Veleiako aztarnategia ezagutzera. Hasieran Gasteizko Alde Zaharrean ariketa bat egin zuten oinplanoa aztertuz; ondoren Arkeologiako Museoa bisitatu genuen, eta azkenik, Iruña-Veleiako aztarnategira abiatu ginen. Bisita gidatuaren ondoren denbora izan genuen Mendozako Dorretxea, kanpotik behinik behin,ikusteko. Oso ondo atera zen dena. IKUSI ARGAZKIAK.
DBH1ko IKASLEAK BERTIZen
DBH-1ko ikasleak Bertiz-en (Nafarroa) egon ziren Urriak 7,8 eta 9an. Bertan ekintza desberdinetan parte hartu zuten aterpetxeko begiraleen eta ikastetxetik joan ziren irakasleen laguntzarekin. Ekintza honetako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN
JolasMATIKA proiektua martxan!
Azaroaren 21an 4. DBH-ko IKT ikasgaiko ikasleek JolasMATIKA proiektuari hasiera eman zioten. Lehen fase honetan ikasleak Donostiako informatika fakultatera joan ziren eta Zarautzko Lizardi BHI-ko ikasleekin batera 4 unitate didaktiko landu zituzten: adierazpide bitarra, konputagailuen egitura, algoritmoak eta programazioa. Guzti hau lantzeko Informatika gradua ikasten ari diren ikasleen azalpenak jaso zituzten, horretarako Informatika Fakultatean sortu dituzten materiaL osagarriak erabiliz.. ARGAZKIAK IKUSI
Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzarako deialdia
Hezkuntza departametuak gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deia egiten duen agindua argitaratu du irailaren 25ean. Informazio guztia irakurtzeko klikatu HEMEN.
Hizkuntzak ikasteko dirulaguntza
Atzerrian udan hizkuntzak ikasteko dirulaguntza deialdia atera da. DBH3, DBH4 eta Batxilergoetako ikasleei zuzendua dago eta bekadunak ez diren ikasleek ere jaso ahal izango dituzte baldin eta espediente akademiko altua badute. Hemen informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/hizkuntza-atzerri/web01-tramite/eu/