GAUR EGUN

 

Aurtengo ikasturtean (2013-14) aurreko lanarekin jarraitzeko asmoz, Hezkuntzako sailburuordeak ateratako “hezkidetzari eta genero-indarkeriaren prebentzioari heltzeko jarduketa-proiektua egiteko deialdian” parte hartu du eta ikastetxe askoren artean aukeratua izan da.

Beraz orain hiru urte ditugu (2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteak) “Hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko plana” egiteko.

Plan hau lantzerakoan orain arte egindako guztia bilduko dugu eta jarduerak estamentu (guraso, ikasle, irakasle, langile ...) guztietara zabaltzea ezinbestekoa ikusten dugu.

Plana gauzatzeak hirufase izango ditu. Lehenengoa sensibilizazioa, ondoren diagnostikoa eta azkenik planaren diseinua.

Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko planaren helburuak:

1.”Hezkuntza-sistema hornitzea hezkidetzazko eskola-eredua era koordinatuan bultzateko egiturez eta pertsonez”:                         
Eskolan   egiten diren hezkidetza-ekintzak aztertu eta antolatu.
Horretarako, Elkarbizitza behatokia
 eta Organo Gorenean parte hartu.
2.”Eskola mistoan eraldaketa-prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko” :   Hezkidetza plana egin eta urteko planean sartu.
3. “Genero-indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea: Genero indarkeriak detektatu eta erantzun egokia emateko gure ikastetxea prestatu   

 

Hezkidetzaren inguruko legeak:

  • Otsailaren 19ko 1/1993 legeak: “…ematen den heziketaren hezkidetasuna ziurtatzea

  • Otsailaren 18ko 4/2005 legeak:” …... generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean.”

  • Otsailaren 18ko 4/2005 legeak, “...Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako proiektuak sustatuko ditu, eta hezkidetza-helburuak integratuko ditu hezkuntzako maila ezberdinetako jakintz-arloetako eta diziplinetako curriculumaren diseinuan eta garapenean.”

Gure ikastetxean Hezkidetza planaren barnean egin beharreko lanak:

  1. Ikasturte honetan jarduketa-plana diseinatu, gero 3 urtetan martxan jartzeko. Urteko planean txertatu.
  2. Ikastexeko hezkidetzako eta genero-indarkeriaren prebentzioko arduraduna identifikatu.
  3. Berdintasun-ordezkaria izendatu (OOG-k
  4. Berdintasun batzordea, elkarbizitza behatokian txertatu.
  5. Formazio saioetan parte hartu

Zer baliabide lortu ditugu:

  1. Berritzegunearen zuzeneko aholkularitza.
  2. Prestakuntza
  3. Material didaktikoa

ATZERA ITZULI