Ikastetxeko Hizkuntza Proiektu Eleanitza

  • Hizpro Batzordea

Komunikaziorako konpetentzia lortze aldera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, euskara ardatz nagusi hartuta, hezkuntza eleanitza hedatzeko asmoarekin urratsak ematen jarraitzea erabaki zuen, ELEANIZTASUNERANTZ proiektuaren bitartez. Proiektu horren xedea da ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan komunikazio-gaitasun ona izatea euskaraz eta gaztelaniaz, eta nahikoa ingelesez; halaber, bere hizkuntza-proiektuetan hala aurreikusten duten ikastetxeetan laugarren hizkuntza batean oinarrizkoa ikasteko aukera dute ikasleek.

2014tik 2018ra gure ikastetxeak egitasmo honetan parte hartu zuen, irakasleen eta O.O.G.aren onespenarekin. Horri esker Hizkuntza proiektu eleanitza egiteko formazioa jaso genuen, eta irakasleok atzerriko hizkuntzetan formazioa jaso genuen. Ondorioz azken lau urteotan eskaintza eguneratu dugu eta arlo hauek landu ahal dituzte Orixeko ikasleek ingelesez:

● Digital Communication, DBH2n.
● Community Manager Workshop, DBH3n.
● Economics, DBH 4n.

Hauekin batera, aukerako ikasgaien artean, frantsesa aukera dezakete:

● Frantsesa DBH2
● Frantsesa DBH3
● Frantsesa DBH4

Horrez gain, 2018tik aurrera ikastetxea Hezkuntza saileko Eleaniztasunerantz deialdi berrian parte  hartzen ari da. Deialdi honek Ikastetxeko Irakurketa Plana osatzea eta Hizkuntzen Tratamendu Integratua ditu xede nagusi. Ildo horretatik, interesgarria izan daiteke gure Irakurlearen kabia  Blog honek ikasle, irakasle zein familiek osaturiko liburuen erreseinak biltzen ditu irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin.

Koordinatzailea: Aritz Urien

Batzordekideak: Mari Jose Goñi eta Idurre Basterretxea

ATZERRIKO HIZKUNTZAK ORIXEN

Ingelesa eta frantsesa hizkuntzak ikas daitezke Orixen; orain arte, bakoitza bere arloan. 2015-2016 ikasturtetik, Orixe BHIn beste arlo batzuk ere ingelesez egiteko aukera dute ikasleek :