INIKA formazio saioa gurasoentzat

Inika App familientzako mugikorrerako aplikazio berria jarri da martxan Orixen aurtengo ikasturtean lehen aldiz. Hori dela eta, pasa den urriaren 15ean ikastetxeko gurasoentzat Inikako formazio saioa antolatu zen Gorosabeleko liburutegian.

Formazio saioan gurasoei aplikazioak ematen dituen aukeren berri eman zitzaien. 

  • Mezuak dituztela jakinarazteko alertak jaso eta zuzenean tutorearekin harremanetan jartzeko modua.
  • Zentruak pasatzen dituen erreziboen karguen berri izatea une oro eta ezustekorik gabe.
  • Irakasle bakoitzak gurasoen seme-alaberi ikasgaiaren inguruan idatziriko oharren berri izatea.
  • Huts egiteak: gurasoen seme alaben hutsegiteen jarraipena burutu eta unean bertan justifikatzeko aukera.
  • Notak partzialak: gurasoen seme-alaben aurrerapen akademikoaren jarraipena burutu xehetasun osoz.
  • Jangela: jangelako gora-beheren berri izan eta asistentzia/huts egiteen berri emateko.
  • Honetaz gain gurasoek sortutako zalantzak argitzeko aukera izan zuten.