#RodariEtxezEtxe

Pasa den urriaren 23an 100 urte bete ziren Gianni Rodari fantasiaren maisua jaio zela. XX. mendeak eman duen idazle nagusienetako bat dela kontuan hartuta Liburuaren eguna aitzakia hartuta omenaldi xume bat egin nahi izan diogu: #RodariEtxezEtxe ekimena sortu dugu. Rodariren Telefonozko ipuinak liburua aukeratu eta hizkuntza desberdinetan Orixeko ikasle, irakasle eta gurasoen artean irakurtzea erabaki dugu. Covid19ak eragindako itxialdiak bete betean harrapatu gaituenez etxez etxe aritu gara. Hona hemen emaitza:

 

Batxilergoko ikasleak STARTinnova ekitaldian

Otsailaren 28an STARTinnova ekitaldian izan ziren 2. batxilergoko Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak ikasgaiko ikasleak. Ikasturtean zehar enpresa ideia bat eratu behar izan dute, arlo ezberdinak garatu dituzte Canvas metodoa erabiliaz eta STARTinnova lehiaketan parte hartu dute. Proiektuaren helburua ikasleen artean ekintzailetasuna sustatzea da. Aurreko ostiralean finalisten defentsak ikusten eta Taig Mac Carthy ekintzailearen aholkuak entzuten izan ginen. Hainbat ideien artean, porrotari beldurrik ez diogula izan behar adierazi zigun, asko ikasten dela hauetatik.

ATE IREKIAK

Pasa den astean ikastetxeko ateak ireki eta Orixeko hainbat ikaslek ikasgai desberdinetan ikasten dutenaren berri eman zizueten hurbildu zineten gurasoei. Bikain aritu ziren!!!

Mila esker etorri zineten guztioi.

Hasi dira Jolasmatika saioak Samaniegon.

2020-01-18

Urtarrialaren 14 eta 15ean 4. DBHko IKT ikasgaiko ikasleek Samaniegoko L.H.6. mailako ikasleekin JolasMATIKA-ko lehen saioak izan zituzten.

Saio hauetan KODEKETA BITARRA landu zuten magia eta karta jolasen bidez eta ordenagailuak  kodeketa bitarra erabiliz informazioa nola gordetzen duen ulertzeko zenbait ariketa landu zituzten:

  • Eskuko bost behatzekin 31 zenbakira arte zenbatu
  • Bakoitzak bere izena idatzi zuen kodeketa bitarra erabiliz.
  • Irudiak kode bitarraren bidez adiarazi zituzten

ARGAZKIAK IKUSI

Eta hau ere informatika da?

Urtarrilaren 10ean Informatika Fakultateko irakaslea den Edurne Larraza izan genuen IKT II-ko ikasleekin solasaldian. ETA HAU ERE INFORMATIKA DA? lelopean bi orduko saioa egin zuten. Bertan EHUko Informatika fakultateak eskaintzen dituen Ikasketen informazioa jasotzeaz gain, hauek zabaltzen dizkien lan eremu desberdinen inguruan hitzegin zuten. Edurnerekin batera gure ikasle ohiak diren  eta gaur egun Informatika ikasketak egiten ari diren Josu Loidi eta Ekhi Azurmendi izan genituen bere esperientziaz hitzegiten.

EUSKARAREN EGUNA 2019

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ziren ikastetxean: Zinea , herri kirolak, musika eta dantza emanaldiak, karaokea, #Hitzolariak lehiaketa e.a. Bideo honetan ikus dezakezue ikasleek eskaini ziguten dantza emanaldi zoragarriaren laburpena.

ORIXE-KO GURASO BATEN ESKER ONEKO IDATZIA

2019ko azaroaren 8an, Donostiako TABAKALERA gunean, URRETXINDORRA programaren aurkezpen ekitaldia izan zen. Programa hau SOS ARRAZAKERIA elkarteak sustatzen du, eta berari esker atzerritik etorri berria den haur edo gaztetxo bat, eta unibertsitatean edo Lanbide Heziketaren Goi Mailako ziklo batean matrikulatuta dagoen ikasle bat elkartzen dira, ikasturtean zehar astean behin bizpahiru orduz aisialdiko ekintzak batera egin ditzaten. Orixe institutua bigarren aldiz parte hartzen ari da programa honetan. Joan den ikasturtean bi ikasle aritu ziren, eta ikasturte honetan 3 gaztetxo animatu dira. 18/19 ikasturteko esperientzia oso positiboa izan zen, zeren atzerritik etorritako gaztetxoei Tolosaldea eta Donostiako hainbat toki eta zerbitzu ezagutzeko aukera eman zaie, eta hemengo gizartean, kulturan eta hizkuntzan murgiltzeko bidea erraztu zaie. Tabakalerako aurkezpenera Orixetik joandako bi irakasleok oso sorpresa polita izan genuen, zeren aldez aurretik guk ezer jakin gabe, hiru ikasleen gurasoetako batek mikrofonora joan eta ondorengo idatzia irakurri zuen, IRAKURTZEN JARRAITU

BATXILERGOKO IKASLEAK IRUÑA-VELEIAKO AZTARNATEGIAN

Azaroaren 20an BATXI.II-ko Geografiako eta Latineko ikasleek irteera egin zuten Iruña-Veleiako aztarnategia ezagutzera. Hasieran Gasteizko Alde Zaharrean ariketa bat egin zuten oinplanoa aztertuz; ondoren Arkeologiako Museoa bisitatu genuen, eta azkenik, Iruña-Veleiako aztarnategira abiatu ginen. Bisita gidatuaren ondoren denbora izan genuen Mendozako Dorretxea, kanpotik behinik behin,ikusteko. Oso ondo atera zen dena. IKUSI ARGAZKIAK.

DBH1ko IKASLEAK BERTIZen

DBH-1ko ikasleak Bertiz-en (Nafarroa) egon ziren Urriak 7,8 eta 9an. Bertan ekintza desberdinetan parte hartu zuten aterpetxeko begiraleen eta ikastetxetik joan ziren irakasleen laguntzarekin. Ekintza honetako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN