IKT - HELDUTASUN EREDUA

Orixe Bigarren Hezkuntza Institutuan IKTen erabilera dinamizatzen ari gara duela urte asko. 2007 urtean, Hezkuntza Sailak “IKT ikastetxe-eredua”  izeneko deialdia argitara eman zuenean, aurretik egindako lanari jarraipena emateko, proiektuan parte hartzeko erabakia hartu genuen.  2014/15 ikasturtean   IKT ikastetxe ereduko ebaluazioa egin ondoren Heldutasun Maila Aurreratua lortu genuen.